Atletismo udalekuetan izena eman daiteke

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 8a, 00:00

CD Hernani atletismo klubak atletismo udalekuak antolatu ditu beste astebetez. Abuztuaren 14tik 25era  izango da goizeko 09:30etatik 13:00etara. 2008 eta 2014 urteen artean jaiotakoek hartu dezakete parte, eta izena emateko, atletismoudalekuakcdh@gmail.com helbidera idatzi behar da. Izenemateko azken eguna abuztuaren 13a, igandea izango da. Prezioa 70 eurokoa da edota 60 euro anai-arrebek izena ematen badute. Informazioa izenemateko emailean galdetu daiteke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!