Juaneneak beteko du ligaxkako azken postua, Azpirozi irabazi ondoren

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 7a, 00:00

Erabakita dago jada Buruz Buruko Eusko Label Txapelketako ligaxkako kartela. Urriza, Ansa II, Barrenetxea IV eta Juanenea arituko dira Galarretan, urteko txapelketa garrantzitsuenean. Juaneneak 30-28 irabazi zion larunbatean Azpirozi, oso partidu gogorra eta borrokatua izan zen, eta Urrizaren aurka jokatuko du ostegunean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!