Eguraldiagatik atzeratutako pelikula ikusteko aukera gaur, Chillida Lekun

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 6a, 00:00

Ostegunean 'Suro' filma proiektatzeko asmoa zuten Chillida Lekun, baina, eguraldiaren ondorioz, bertan behera geratu zen aire zabaleko zinema saioa. Horregatik, gaur bertan aukera izango da Mikel Gurrea zuzendariaren pelikula ikusteko. Aurreko saiorako sarrerarekin sartu ahal izango da, eta joan ezin dutenek sarrera itzultzeko aukera dute. Museoko ateak arratsaldeko 19:00etan irekiko dituzte, eta 22:00etan hasiko da pelikula. Hauxe da sinopsia: «Helenak eta Ivanek artelatz-basoetan bizitza berri bat eraikitzeko asmoa dute, baina lurrean bizitzeko moduari buruzko ikuspuntu desberdinak azaleratzen dira, bikote gisa izango duten etorkizuna zalantzan jarriz». Sarrerak salgai daude Chillida Lekuren webgunean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!