Dantza ikastaroak antolatu ditu San Joan Konpartsak, udazkenerako

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 4a, 00:00

Hernaniko San Joan Konpartsak euskal dantza ikastaroa antolatu du, eta klaseak eskainiko ditu aurtengo urrian. Antolakuntza lanak errazteko, jada zabalik dago izena emateko epea, beraz, apuntatzeko asmoa dutenek ondorengo telefonora idatzi edo deitu behar dute: 695 753 138. Herritarrei izena emateko deia luzatu die San Joan konpartsak:  «Animatu euskaraz dantzera, abestera, gozatzera eta bizitzera!».

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!