Zikuñaga eta Elizatxo auzoetako parkeak berritu ditu Hernaniko Udalak

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 4a, 00:00

Elizatxoko parke berritua.

Bi parkeak guztiz berritzeaz gain, eskuhartzeak egin dituzte herriko beste zenbait auzotan.

Ekainean Hernaniko parke guztien azterketa egin zuen Hernaniko Udalak, eta azterketatik eratorritako ondorioak kontuan hartuta, berrikuntzak egin dituzte zenbait auzotako inguruetan. Aldaketa haundienak Elizatxo eta Zikuñaga auzoetako haur parkeetan egin dituzte: «Bietan zorua erabat berritu da, egungo segurtasun araudiekin bat egiteko. Horretaz gain, jolasak ere berritu dira», azaldu dute. 

Bi eskuhartze horiez gain, beste zenbait moldaketa ere egin dituzte tarte honetan. Pintaketa lanak egin dituzte Sorgintxuloko, Epeleko, Portuko eta Bidebietako plazetan; eta konponketak egin dituzte Portuko, Kiroldegiko eta Atsegindegiko parkeetako lurzoruetan.

Zikuñagako parke berritua.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!