Behin behinean itxita egongo da Kutxabanken Plaza Berriko egoitza

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 4a, 00:00

Hemendik aurrera Zinkoeneako egoitzan eskainiko diete arreta bezeroei.

Egoitza berritzeko obrak hasi dituzte, eta gaurtik aurrera Zinkoenean eskainiko dute bezeroen arreta zerbitzua, ohiko ordutegian.

Berritze lanak direla eta, behin behinean itxita egongo da Kutxabankek Plaza Berrin duen egoitza. Gaur jada itxita dago egoitza, eta hemendik aurrera Zinkoeneako bulegoetan eskainiko dute bezeroen arreta zerbitzua. Kutxabanketik gogorarazi dute kutxazain sare osoan ere egin daitezkeela eragiketak; baita goizeko 08:00etatik gaueko 22:00etara 900 445 566 telefonora deituta edota www.kutxabank.es webgunean, erabiltzaile bakoitzaren kontua pertsonalaren bitartez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!