Hamar egunen buruan, bigarrenez eskatu didate espainolez hitz egiteko Hernaniko kasko-kaskoko taberna berean. Zurito bat gasarekin eta beltza urtekoa; horixe zen hizkuntza-eskakizun maila. Ez naizenez gauzak hirutan esan behar zaizkion horietakoa (bitan esanda aski), eta euskaraz eskatzeko ohitura txarrari eutsiko diodanez, utzi egingo diot joateari taberna horretara, 30 urte baino gehiagoz, gutxienez, astean behin, bezero izan nauen tabernara.
Baina, orain, kontsekuente izan beharra daukat, besteekin ere berdin jokatu beharko dut, eta nago, ikusitakoak ikusita, Hernanin, ene erabakiari eusten badiot, ez oso luzaro, txarterren erositako garagardo-latak edaten egon beharko dudala parkemuerton.
Andoni Tolosa Goikoetxea