Iñigo Llopis munduko txapeldun, Munduko Paralinpiar Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 3a, 00:00

Hernaniarrak 100 metro bizkar proban urrea lortu du Manchesterren, 1:05,32 markarekin. Beraz, Parisko Paralinpiar Jokoetan arituko da.

Urrezko domina lortu berri du Iñigo Llopis hernaniarrak Igeriketa Egokituko Munduko Txapelketan. 100 metro bizkarreko proban irabazi du Llopisek, 1:05,32 denborarekin. Lasterketa sekulakoa izan zen, emozioa azken unera arte mantendu zen, eta azken luze bikain batekin gailendu zen. Bere Espainiako errekorra segundu batean hobetu zuen.

Urrezko domina janzteaz gain, sari potoloa lortu du Llopisek Manchesterren: Paralinpiar Jokoetarako sailkapena. Munduko Txapelketa irabazita Parisen lehiatuko da hernaniarra 2024an. Igerilariak badaki zer den halako ekitaldi haundi batean lehiatzea; izan ere, zilarrezko domina eskuratu zuen Tokioko Paralinpiar Jokoetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!