Kaniudalekuetan izena eman daiteke

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 3a, 00:00

Abuztuaren 6an, igandean, itxiko dute izen ematea, eta hilaren 21etik 25era izango dira udalekuak

Abuztuaren bukaeran izango dira aurtengo Kaniudalekuak, eta igande honetan itxiko dute izena emateko epea. 2009-2016 urte bitartean jaiotakoentzat antolatutako egonaldia izango da aurtengoa. Izena eman nahi dutenek kanika.aisia@gmail.com helbidera idatzi edo 623 016 905 telefono zenbakira idatzi edo deitu behar dute. Udalekuaren kostua 100 eurokoa izango da haur bakoitzeko; 90 eurokoa anai arreben kasuan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!