Munduko Txapelketa irabazita, Paralinpiar Jokoetarako sailkatu da Iñigo Llopis

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 2a, 10:59

Hernaniarrak 100 metro bizkarreko proba irabazi du Manchesterren, 1:05,32 markarekin. Beraz, Parisko Paralinpiar Jokoetan arituko da.

Urrezko domina lortu berri du Iñigo Llopis hernaniarrak Igeriketa Egokituko Munduko Txapelketan. 100 metro bizkarreko proban irabazi du Llopisek, 1:05,32 denbora eskuratuta. Lasterketa sekulakoa izan zen, emozioa azken unera arte mantendu zen, eta azken luze bikain batekin gailendu zen igerilari hernaniarra. 

Gauzak horrela, urrezko domina janzteaz gain, sari potoloa lortu du Llopisek Manchesterren: Paralinpiar Jokoetarako sailkapena. Munduko Txapelketa irabazita Parisen lehiatuko da hernaniarra 2024ko jokoetan. Igerilariak badaki zer den halako ekitaldi haundi batean lehiatzea; izan ere, zilarrezko domina eskuratu zuen Tokioko Paralinpiar Jokoetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!