Abuztuko ordutegia jakinarazi du Mendiriz Mendi elkarteak

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 2a, 00:00

Mendiriz Mendiko bulegoaren abuztuko ordutegia jakinarazi du elkarteak. Normalean, ohiko jardunean, astelehenetan, ostegunetan eta ostiraletan irekitzen dute bulegoa, baina abuztuan egun bakarrera murriztuko dute jarduna. Ostegunetan bakarrik irekiko dute bulegoa, arratsaldeko 20:00etatik 21:00etara. Horrez gain, Mendiriz Menditik azaldu dute abuztuan ezin dela federatu txartelaren tramitazioa egin, Federazioko bulegoak itxita daudelako. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!