Ostegunetan irekita, Mendiriz Mendiko bulegoa

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 31a, 00:00

Mendiriz Mendiko bulegoaren abuztuko ordutegia aldatu egin dute. Ohiko ordutegia, urte osokoa, astelehena, osteguna eta ostirala izan ohi da, baina abuztuan ostegunetan bakarrik irekiko dute bulegoa arratsaldeko 20:00etatik 21:00etara bitartean. Horrez gain, Mendiriz Mendik jakinarazi du abuztuan ezingo dela federatu txartela tramitatu Federazioko bulegoak itxita daudelako, oporrak direla eta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!