Odola emateko aukera herritarrek, etzi

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 31a, 00:00

Asteazken goizean deitu behar da 943 00 78 84 telefonora hitzordua eskatzeko. 

Hileko lehen asteartean izan ohi da odola emateko hitzordua, baina Hernaniko odol emaileek asteazkenerako jarri dute zita, «oporrak direla eta asteazkenean izango da odolematea». Beraz, hernaniarrek asteazkenean izango dute odola emateko aukera, Hernaniko anbulategian. Arratsaldeko 17:00etatik 20:40etara bitartean egongo da aukera; hala ere, egunean bertan goizean deitu behar da 943 00 78 84 telefonora eta hitzordua eskatu. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!