Merkataritza-lokalen irisgarritasuna hobetzeko proiektua abian, Udalak

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 31a, 00:00

Lokalen irisgarritasuna hobetzea da xedea. Argazkia: Hernaniko Udala

Elkartuko teknikarien bisita jasoko dute datozen hilabeteetan, herriko zenbait establezimenduk.

Hernaniko Udalak Koxka elkartearen iniziatibaz abiatuko duen proiektuaren berri eman du, eta proiektuaren helburua zein den azaldu du: «erabilera publikoko merktaraitza-estableizmenduen irisgarritasun unibertsalaren baldintzak bermatzera bideratutako neurriak bultzatzea, egoera diagnostiko batetik abituta». 

Diagnostiko horrekin, Xabier Lertxundik ondorengoa azaldu du: «inplikatutako eragile guztien (Elkartu, adineko pertsonak, Udala, Berriak elkartea eta Koxka elkartea) lankidetzaren bidez, prestakuntza eta sustapen ekintzak diseinatu eta gauzatuko ditugu, herritar guztiek baliabideak eta zerbitzuak berdintasun-baldintzetan eskuratzeko eta gozatzeko duten eskubidea bermatzeko».

Horretarako Elkartu, Gipuzkoako Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzaileko teknikarien bisita jasoko dute herriko establezimenduek. «Lokalaren arabera denbora gehiago edo gutxiago beharko dute azterketa egiteko, baina gutxi gorabehera 30 minutuko bisitak izango dira eta beraien kabuz moldatuko dira. Bisita horien helburua ez da inolako esku-hartzeak egitera behartzea, ez eta inondik inora zigortzea. Xedea da herri-mailako diagnosia egitea, hobekuntzetarako gakoak identifikatzea eta ondo egiten dena balioan jartzea», azaldu du Lertxundik.

Horrenbestez, Udalak jakinarazi du, datozen hilabeteetan, hau da, abuztuan, irailan eta urrian,  Elkartuko teknikarien bisita jasoko dutela. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!