Amaitu da V. Papelera Zikuñaga Txapelketa, emaitza paregabeekin

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 31a, 00:00

Larunbatean eman zitzaion amaiera, V. Papelera Zikuñaga txapelketari.

Hiru mailetako finalak jokatu ziren, eta 5 pelotari hernaniarrak izan ziren.

Larunbat goizean jokatu ziren V. Papelera Zikuñaga Txapelketako finalak. Goizean jokatu ziren hiru mailetako finalak, Hernaniko Kiroldegiko pelotalekuan. Guztira, CD Hernaniko bost pelotari iritsi ziren etxeko txapelketako finaletara. 

Kadete mailan Ekhi Oses eta Otaegi (Hernani-Behar Zana) infantilek 18-16 irabazi zuten, Salaberria anaien aurka jokatuz (Irurtzun); bi bikoteak oso sendo aritu dira txapelketa guztian, eta partidurik galdu gabe iritsi ziren final haundira; argi zegoen partidu parekatua izango zela. 

Jubenil mailan Hernaniko Unax Manterolak eta Oier Alegriak ere garaipena lortu zuten Gorostidi-Iturrioz (Zazpi Iturri-Intxurre) bikoteari 18-15 irabazita. Jokatutako bost partiduetatik bana galduta heldu ziren finalera bi bikoteak. 

Azkenik, Hernaniko bi pelotari aurrez aurre aritu ziren, Nagusietako finalean. Xabier Salaberriak eta Urruzolak (Hernani-Pagazpe) Urkizuren eta Irazustabarrenaren (Hernani-Intxurre) aurka jokatu zuten. Salaberria hernaniarra eta Urruzola (Pegazpe) irten ziren garaile, 18-11ko garaipenarekin.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!