Festa eta algara izango dira nagusi gaur Santa Barbaran, San Inazio egunean

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 31a, 00:00

Urtero herritar ugari igotzen dira Santa Barbarara, San Inazio egunaz gozatzeko asmoz.

Goizeko 11:30etan izango da lore eskaintza, segidan omenaldia eta jarraian meza. Herri kirolak eguerdiko 13:00etan izango dira eta bazkariari 14:30etan emango zaio hasiera.

Festa giroan murgilduko dute herritarrek gaur, Santa Barbara; heldu baita San Inazio eguna, eta hori ospatzeko, gaur goizetik arratsaldera, San Inazio jaia ospatuko dute herritarrek Santa Barbaran.

Elaia Diazek eta Eider Garrok hartuko dute aurrena lekukoa, trikitilariak emango baitiote hasiera festari. Jarraian, ohi moduan, lore eskaintza, omenaldia eta meza egingo dira. Eguerdi partean hasiko dira herri kirolak, eta herritarrek ikusi bitartean mokadutxoa jateko tartea ere izango dute, jana eta edana eskainiko baitute antolatzaileek. Aurtengo San Inazio jaian, herri kiroletan ondorengo gazteak ikusi ahal izango dira Santa Barbarako plazatxoan: Kimetz Attola, Ohiana Fdz. de Barrena, Aiert Paolla, Andoni Anatx, Igoin Pikabea, Malen Barrenetxea, Iraitz Arruti eta Andoni Saizar.

Giro ederra egongo bada ere, are giro hobea jarriko dute Aitor Mendiluzek eta Jexux Mari Irazuk, bertsotan.

Herri kirolak amaitzean, herritarrak Santa Barbara atzean utziko dute, aldapa luzea jaitsiz, Elutxetara heldu arte. Bertan bazkari baten bueltan elkartuko dira eta San Inazio jaiari jarraipena emango diote, bertsolarien eta trikitilarien konpainian.

SAN INAZIO JAIA

SANTA BARBARA

GAUR

11:00 Elaia Diaz Beroz eta Eider Garro Iraola trikitilariak.

11:30 Lore eskeintza.

11:45 Omenaldia.

12:00 Meza.

13:00 Herri kirolak: Kimetz Attola, Ohiana Fdz. de Barrena, Aiert Paolla, Andoni Anatx, Igoin Pikabea, Malen Barrenetxea, Iraitz Arruti eta Andoni Saizar.

Jarraian bertso saioa; Aitor Mendiluze eta Jexux Mari Irazu.

14:30 Herri bazkaria Elutxetan.

Jarraian bertsolariak eta trikitilariak.

 

Aurten ez da jan-edanik faltako San Inazio jaian.
 
Iaz bertsotan izan zen 'Anatx', aurten ordea, herri kiroletan ariko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!