Loitegi-Martirena eta Barrenetxea IV-Aldabe izango dira gauko finalean

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 30a, 00:25

Arratsaldeko 18:00etatik aurrera jokatuko dira finalak, Zarauzko Aritzabatalde pilotalekuan. 

Garaipena lortu zuten atzo bi bikoteek, beraz, gaur finalera sailkatu dira lau erremontistak. 

Zarauzko Erremonte Torneoko gaurko finalak erabakita daude. B Torneoan Loitegi eta Martirena izango dira Zaldua anaien aurkariak, gaur, Urrutia II.a eta Zubiri 2-0 irabazi eta gero. A Torneoan Aldabek eta Barrenetxeak errazago irabazi dute, 0-2 12-15eko partzialekin eta 3-15 Ansa II.a eta Larrañagari. 

Hori horrela,  gaur finalak jokatuko dituzte 18:00etatik aurrera, Zarauzko Aritzabatalde pilotalekuan. Loitegi eta Martirena faborito izango dira lehenengoan Zaldua anaien aurka, eta bigarrenean ez dago faboritorik. Aparteko bi bikote daude, erremonteko izarrak aurrez aurre eta ondo lagunduta dituztela. Urriza eta Barrenetxearen arteko beste lehia batek ikusmin handia piztuko du Zarautzen, eta Juanenea eta Aldabe ezin hobeto moldatzen dira horrelako frontoietan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!