Gaur jokatuko dute Zarauzko Erremonte txapelketako finala

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 30a, 00:00

Arratsaldeko 18:00etan hasiko dira finalak, Aritzbatalde frontoian.

Ostiralean eman zitzaion hasiera Jai Alai Zarauz Erremonte Txapelketari, eta gaur jokatuko dira A taldeko eta B taldeko finalak, Aritzabatalde frontoian.

Txapelketak hasiera ederra izan zuen ostiralean, ikusle eta joko aldetik arrakasta haundiarekin. B Torneoko lehen finalerdian Zaldua anaiek 1-2 irabazi zieten Goikoetxea eta Apezetxeari; eta A taldeko bigarren finalerdian Urrizak eta Juaneneak 2-0 irabazi zieten Segurola eta Azpirozi.

B multzoan, lehen setean Zaldua anaiek 11-15 irabazi zuten. Bigarren seta, ordea, gorria izan zen. Apezetxea partidan sartu zen eta bederatzi tanto eginda eta Goikoetxearen akatsik gabe 15-8 nagusitu ziren. Set erabakigarrian Zaldua II.a besteen gainetik nabarmendu zen lau tantorekin. 

A taldean, Urrizak eta Juaneneak 2-0 irabazi zuten. Lehen setean 15-7 egin zuten eta bigarren setean ere garaipena lortu zuten. Beraz, gaur finalean ariko dira atzoko irabazleen aurka Zaldua anaiak B taldean; eta Urriza eta Juanenea A taldean. 

Arratsaldeko 18:00etan izango dira finalak Aritzabatalde frontoian. Sarrerak leihatilan 5 euroko prezioa izango dute eta Zarauzko Turismo Bulegoan gonbidapenak eskuragarri izango dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!