Fernando Ros 'Naparra' gogoan izan zuten, uztailaren 28an

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 30a, 00:00

Antziolako Bidebieta plazan dagoen monolitoan elkartu ziren urtero moduan, Fernando Ros 'Naparra' omentzeko.

Urtero moduan, uztailaren 28an, Fernando Ros 'Naparra' omentzeko bildu ziren zenbait senide eta lagun, Antziolako Bidebieta plazan dagoen monolitoan. Aurten 37 urte bete dira 'Naparra' zendu zela: «militante konprometituta Errefuxiatuen egoera salatzeko ekintza burutzen ari zela, tren sareko deskarga elektriko bat jasota galdu zuen bizitza».

Omentzeko, lore eskaintza egin zioten, eta jarraian, Antton Garinen bertso batzuk eskaini zizkion. Omenaldiari amaiera emateko, 'Eusko Gudariak' abestu zuten bandera, banderola eta ikurriña eskuetan zituztela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!