Bitarteanek hartuko du Nahia Valleren lekukoa, Burrunbaren kontzertuetan

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 30a, 00:00

Nahia Valle abeslariaren kontzertua izan zen ostegunean.

Ostegun honetan izango da Burrunbak antolatutako bigarren kontzertua, 19:30etan, Goiz Eguzkin.

Arrakastatsua izan zen Burrunba Hernaniko Gazte Euskaltzaleen Taldeak antolatutako lehenengo Udako Kontzertua. Nahia Valle abeslari hernaniarra izan zen protagonista, eta ordubete inguruan Goiz Eguzkira bertaratutakoen belarriak goxatu zituen. Gonbidatu berezi batzuekin elkarlanean osatu zuen kontzertua Vallek, eta txalo zaparrada haundia jaso zuen amaieran. 

Bitartean taldeak hartuko du lekukoa

Burrunbaren Udako Kontzertuen zikloak jarraipena izango du datorren ostegunean, abuztuaren 3an, Goiz Eguzkin bertan. Oraingoan Hernaniko Bitartean folk taldeak hartuko du Nahia Valleren lekukoa, arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Kontzertu gehiago ere antolatu ditu Burrunbak, beraz, aurrerago iragarriko ditu Kronikak.

 

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!