Trikitilariek, herri kirolek eta bertso saioak girotuko dute bihar Santa Barbara, San Inazio eguna ospatzeko

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 30a, 00:00

Eguerdiko 13:00etan emango zaie hasiera, herri kirolei.

Eguerdiko 14:30etan izango da bazkaria Elutxetan, eta bazkal ostean, bertsolariek eta trikitilariek jai giroari jarraipena emango diote.

Santa Barban dute hitzordua bihar herritarrek, izan ere, San Inazio egunean, horixe da ohitura, Santa Barbara igo eta bertan egin ospakizuna. Goizean hasiko dira Elaia Diaz eta Eider Garro trikitilariak Santa Barbarako eremua girotzen, eta segidan, ohiturari jarraipena emanez, lore eskaintzarekin batera, omenaldia antolatu dute, 11:45etarako. 12:00etan puntuan izango da meza, aurten gainera, mokadutxoa jateko tartea ere eskainiko dute antolatzaileek, eta nola ez, edatekoa. Eguerdiko 13:00etan emango zaie hasiera herri kirolei eta ondorengoak izango dira partehartzaileak: Kimetz Attola, Ohiana Fdz. de Barrena, Aiert Paolla, Andoni Anatx, Igoin Pikabea, Malen Barrenetxea, Iraitz Arruti eta Andoni Saizar. Lanak eginda, lekukoa hartuko dute bertsotan Aitor Mendiluzek eta Joxex Mari Irazuk. 

Eguerdiko 14:00ak aldera Santa Barbarako plazatxotik jaitsiko dira herritarrak, 14:30etan baitute hitzordua Elutxetan, bapo bazkaltzeko.  Bazkaldu ostean jai giroak segida izango du alde batetik, Aitor Mendiluzerekin eta Jexux Mari Irazurekin bertsotan, eta bestetik, Elaia Diez eta Eider Garrorekin, trikitixa jotzen.

SAN INAZIO

SANTA BARBARA

BIHAR

11:00 Elaia Diaz Beroz eta Eider Garro Iraola trikitilariak.

11:30 Lore eskeintza.

11:45 Omenaldia.

12:00 Meza.

13:00 Herri kirolak: Kimetz Attola, Ohiana Fdz. de Barrena, Aiert Paolla, Andoni Anatx, Igoin Pikabea, Malen Barrenetxea, Iraitz Arruti eta Andoni Saizar.

Jarraian bertso saioa; Aitor Mendiluze eta Jexux Mari Irazu.

14:30 Herri bazkaria Elutxetan.

Jarraian bertsolariak eta trikitilariak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!