Txalapartaren hotsekin amaiera, Uda Parkeani

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 29a, 00:00

Sekulako arrakasta izan zuen Andre Riosen 'Ara' emanaldiak.

17:00etan hasiko dira kirol-jarduerak, 19:00etan izango da magia ikuskizuna, 20:30etan zirkua eta 22:00etan Kalakanen kontzertua.

Gaur emango zaio amaiera Uda Parkean egitasmoari, lau jarduerekin. Orain arte egin bezala, jolaserako tartea izango dute txikiek, gazteek zein helduek arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Magia ikuskizunaz gozatzeko parada ere eskainiko du Eleder magoak; 'Latas' izeneko zirku ikuskizuna izango da segidan; eta Uda Parkeani amaiera emango dio Kalakan taldeak.

 

UDA PARKEAN

AVE MARIAN, HERNANI

GAUR

17:00, Kirol-jolasak. Probatu hartubol; umeak, gazteak, helduak, familiak, 3. adina. Guztientzat egokia.

19:00, Magia ikuskizuna. Eleder magoaren eskutik.

20:30, Zirkua. Latas emanaldia, D´Click taldearen eskutik.

22:00 Kontzertua. Kalakan. Euria eginez gero, Atsegindegin izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!