Gaur emango zaio hasiera Zarauzko Erremonte Txapelketari, Aritzbatalde frontoian

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 28a, 09:00

Uztailaren 20an aurkeztu zuten Jai Alai Zarautz Erremonte Txapelketa.

Gaur jokatuko da lehenengo partidua; B taldeko aurreneko finalerdia jokatuko dute Goikoetxea eta Apezetxeak, Zaldua anaien aurka. Bigarren partiduan, estelarrean, Urriza eta Juanenean, Segurola eta Azpirozen aurka jokatuko dute finalerdia.

Uztailaren 20an arukeztu zen Jai Alai Zarauz Erremonte Txapelketa, Zarauzko Udalean. Bertan izan ziren Xabier Txurruka alkatea, Inaxio Illarramendi kirol zinegotzia eta Oriamendiko Xabier Gonzalez arduraduna.
Txapelketa gaur, bihar eta etzi jokatuko da Aritzabatalde frontoian, eta 18:00etan emango zaie haisera partiduei. 
Txapelketak  bi maila izango ditu:, A taldearen txapelketa batetik eta B txapelketa bestetik. Lehenengo bi egunetako jaialdietan finalerdiak jokatuko dira eta uztailaren 30ean, igandean, finalak izango dira. 
Gaur, lehenengo partiduan B taldeko aurreneko finalerdia jokatuko dute Goikoetxea eta Apezetxeak, Zaldua anaien aurka. Bigarren partiduan, estelarrean, Urriza eta Juanenean, Segurola eta Azpirozen aurka jokatuko dute finalerdia.
Bihar, berriz, Loitegi eta Martirenak, Urrutia II eta Zubiriren aurka jokatuko dute B taldeko finalerdia. Bigarren partiduan, Ansa eta Larrañagak, Aldabe eta Barrenetxea izango dituzte aurkari. 
Finalak, aipatu bezala, uztailaren 30ean izango dira eta finalerdietako garaileak jokatuko dituzte. 
Sarrerak leihatilan 5 euroko prezioa izango dute eta Zarauzko Turismo Bulegoan gonbidapenak eskuragarri izango dira hiru egunetarako. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!