Nahia Vallek kontzertu akustikoa eskainiko du gaur, Goiz Eguzkin

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 27a, 00:00

Kontzertua Burrunba Gazte Euskaltzaleen Taldeak antolatu du eta arratsaldeko 19:30etan hasiko da.

Gaur arratsalderako kontzertu akustikoa antolatu du Burrunba Gazte Euskaltzaleen taldeak. Goiz Eguzkin izango da kontzertua, arratsaldeko 19:30etan hasita; eta Nahia Valle hernaniarra izango da abeslaria. Pintxopotea egongo dela aditzera eman du Burrunbak, eta jakinarazi du kontzertua doakoa dela; horregatik herritarrei bertaratzeko deia luzatu diete: «animatu gaurko kontzertura, giro ederra izango dugu!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!