San Inazio eguneko bazkarian izena emateko aukera, bihar arte

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 27a, 00:00

Giro ederra izan ohi da urtero, San Inazio jaian.

Ondorengo telefonora deituta egin daiteke erreserba: 676 558 696.

Datorren astelehenean ospatuko dute San Inazio jaia Santa Barbaran eta urtero moduan, bazkari bat ere antolatu dute eguerdirako. Bertaratu nahi duenak, beraz, bihar arte izango du apuntatzeko aukera ondorengo telefonora deituta: 676 558 696. Elutxetan izango da bazkaria, eguerdiko 14:30etan, eta ondorengo menuaz gozatzeko aukera izango du eserlekua erreserbatzen duenak: fritoak, bakaillu tortilla, entsalada, kostila, gazte, intxaurrak eta kafea.

Urteroko ohiturei eutsiko zaie, izan ere, goizean ermitara igoko dira herritarrak, eta urtero moduan ez dute hutsik egingo lore eskaintzak, omenaldiak eta mezak. Era berean, aurten pintxoak eta edariak igoko dituzte Santa Barbarara, eta noski, eguerdian herri kirolek hartuko dute protagonismoa, bertsoek lagunduta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!