Gaurtik etzira bitartean, ehunka kultur jarduera, Ave Marian

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 27a, 00:00

Gaur, bihar eta etzi, kultur eta aisialdi gunez beteko da Ave Maria, 'Uda Parkean' egitasmoarekin.

Gaur arratsaldean emango zaio hasiera Uda Parkean egitasmoari, eta etzira arte iraungo du. Egunero, adin guztietarako aproposak diren ekintzak, tailerrak, jolasak eta emanaldiak eskainiko dituzte Ave Maria parkean, aukera emanez hernaniarrei aisialdiaz eta kulturaz gozatzen.

Egun bakoitzeko egitaraua, Kronikan

Hiru eguneko egitarau oparoa prestatu dute Uda Parkean egitasmoa osatzeko, eta Kronikak gaur, bihar eta etzi egitarau bana argitaratuko du.

Gaur jolasekin hasiko dute arratsaldea txikiek; izan ere, Joka egurrezko joko mitologikoetan jarduteko aukera paregabea izango dute. Eta jolasez gain, hondarrezko eskulturen tailerra, zirku ikuskizuna eta dantza emanaldia ere izango dira gaurkoan, Ave Marian.

 

AVE MARIA, HERNANI

GAUR

17:00, Jokai egurrezko joko mitologikoak. Montessori gunea 0-3 urte bitartean; eta Larun gunea 3 urtetatik helduetara arte. Euria eginez gero, Atsegindegin izango da.

17:00, Hondarrezko eskulturen tailerra. Familientzako ekintza. 25 partaide guztira, aforoa bete arte. Euria eginez gero, bertan behera geldituko da.

19:30, Zirkua. Ara ikuskizuna, Andrea Riosen eskutik.  Euria eginez gero, bertan behera geldituko da.

21:30, Dantza. Luberri emanaldia, Alurr Dantza taldearen eskutik. Euria eginez gero, Atsegindegin izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!