Nagusien Eguna ospatuko dute, urrian

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 26a, 00:00

Goiz Eguzkik antolatuko du Nagusien Eguna urriaren 1erako, eta dagoeneko izena emateko aukera dago.

Oraindik udan sartuta bagaude ere, Goiz Eguzki datorren urteko ikastaroak eta ekitaldiak prestatzen ari da, eta urriaren 1ean Nagusien Eguna ospatuko duela iragarri berri du. Atsegindegin ospatuko dute Nagusien Eguna, bazkari baten bueltan.

Goiz Eguzkiko bazkideei, beraz, parte hartzeko deia egin diete. Izenemateari dagokionez, uztailaren 28ra arte edota irailaren 4tik 18ra bitartean izango dute aukera: «gainera bakoitzari bankuko kontutik 20 euro baino ez zaizkio kobratuko, gainerako gastua Goiz Eguzkik ordainduko baitu» azaldu dute Goiz Eguzkikoek. Parte hartzeko, Goiz Eguzkiko txartela aurkeztu beharko dute eta urteko kuota ordainduta eduki beharko du izena ematen duen orok.

 

Ikastaroetan izena emateko epea, 28ra arte

Era berean, datorren ikasturterako ikastaroak antolatzen hasia da Goiz Eguzki, eta beraz, aurrez izena eman nahi duenak etzira arte izango du horretarako aukera, Goiz Eguzkira deituta edota bulegora bertaratuz.

Amaitzeko, Goiz Eguzkik jakinarazi du abuztuan bulegoa itxita egongo dela, baina zentroa irekita mantenduko dela. Irailean berriro irekiko dute bulegoa. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!