Kontzertu akustikoa bihar Goiz Eguzkin, Burrunbak antolatuta

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 26a, 00:00

Nahia Vallek eskainiko du bihar kontzertu akustikoa, Goiz Eguzkin.

Nahia Vallek eskainiko du kontzertua, 19:30etan hasita. Pintxopotea egongo da eta doakoa izango da.

Bihar arratsaldeko 19:30etan Nahia Valle abeslari hernaniarrak, kontzertu akustikoa eskainiko du Goiz Eguzkin, Burrunba Gazte Euskaltzale Taldeak antolatuta. Horregatik, bertaratzeko deia egin diete herritarrei ondorengoa helaraziz: «Pintxopotea egongo da eta kontzertua doakoa da,. Beraz, gerturatu, giro aparta egongo da eta!».

Biharko kontzertuaz gain, Burrunbako kideek zenbait ekintza antolatu dituzte; eta jakinarazi dute laster iragarriko dituztela, «beraz, egon adi!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!