Merkataritza Festan izena emateko aukera

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 25a, 00:00

Parte hartu nahi duten komertzioek aukera dute izena emateko.

Merkataritza Festan izena emateko 'merkataritza@hernanikodendak.eus' helbidera idatzi beharko dute establezimenduek.

Urtero moduan, ikasturte berriarekin batera, Berriak Merkatarien eta Ostalarien elkarteak Merkataritza festa antolatzen du, irailerako. Postu ugari jartzen dituzte Kaxkoan zehar, kale animazioa ere izan ohi da, tailerrak ere eskaintzen dituzte, merkatariei omenaldiak egiten zaizkie...

Horregatik, Hernaniko Udaleko Merkataritza eta Turismo arloak, merkataritza festak izena emateko epea zabalik dagoela iragarri du. Apuntatzeko, merkataritza@hernanikodenda.eus helbidera idatzi beharko da, eta izena emateko epea, uztailaren 28 izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!