Zaintza zerbitzua irailetik ekainera bitartean, Dobera Euskara Elkarteak

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 25a, 00:00

Artxiboko argazkia: Doberako negulekuak.

Dagoeneko zabaldu du Doberak zaintza zerbitzuan izena emateko epea.

Zaintza zerbitzua eskainiko du Dobera Euskara Elkarteak irailetik aurrera, Langile ikastolan. Egunero eskainiko dute zaintza zerbitzua, irailetik ekainera bitartean, astelehenetik ostiralera, goizeko 07:30etatik 09:00etara, eta «familia bakoitzaren beharretara egokituta» izango dela aitortu du Hernaniko euskara elkarteak.

Haur Hezkuntzako bigarren maila eta Lehen Hezkuntzako seigarren maila bitarteko haurrentzat izango da zaintza zerbitzua, eta begiraleak arduratuko dira haurrak gelara eramateaz, ordua iristean.

Doberak dagoeneko zabaldu du zaintza zerbitzuan izena emateko epea, eta horretarako, hiru bide daude: labur.eus/85zHF helbidean formularioa bete, dobera@dobera.eus helbidera idatzi, edo 662 406 692 telefonora deitu. Zerbitzuarekin aurrera egiteko, gutxieneko haur kopuru batek eman beharko du izena. Horregatik, lehenbailehen izena ematea gomendatu diete interesa dutenei.

Doberako bazkideek deskontua izango dute, eta honakoak dira prezioak: hilabetekoa 65 euro (bazkideek 60 euro), anai-arreba bat baino gehiago apuntatzeagatik 55 euro (bazkideek 50 euro), eta egun batekoa 7 euro (bazkideek 6 euro). Egun bateko erabilerarako, gutxienez 24 ordu lehenago abixatu beharko da (astelehenerako bada, 72 ordu lehenago).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!