Santa Barbaran hitzordua datorren astelehenean, San Inazio jaia ospatzeko

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 25a, 00:00

Urteroko ohiturari eutsiz, aurten ere herri kirolak izango dira San Inazio festan.

Bazkarian izena emateko 676 558 696 telefonora deitu behar da, eta 28ra arte dago horretarako aukera.

Datorren astelehenean ospatuko da Santa Barbarako San Inazio festa, uztaila agurtu eta abuztuari ongi etorria emateko aitzakia hartuta. Goizetik arratsaldera bitartera antolatu dituzte ekintzak Hernaniko Udalak eta Morkaiko taldeak, Elutxeta Sagardotegiaren laguntzarekin. 

Betiko hitzordua izango da goizekoa, Santa Barbara ermitara igoko dira herritarrak, eta lore eskaintza egin ostean, 11:45ak inguruan izango da omenaldia. Aurten gainera, antolatzaileek aditzera eman dute pintxoak eta edariak eskainiko dituztela, Santa Barbarako igoera konpentsatzeko.

Mezaren ostean, herri kirolek hartuko dute lekukoa, urtero moduan, Santa Barbarako plazatxoan. Bertsorik ez da faltako, izan ere, Aitor Mendiluze eta Jexux Mari Irazu arituko dira kantuan, eta segidan Elutxetan bilduko dira denak bazkari baten bueltan. Bazkarirako aldez aurretik erreserbatzea beharrezkoa dela jakinarazi dute antolatzaileek. Ondorengo telefonora deituta egin daiteke erreserba 676 558 696 , eta horretarako aukera 28ra arte egongo da. Bazkalostean bertsolariek eta trikitilariek, hartuko dute lekukoa jaiari jarraipena eta amaiera emateko.

 

SAN INAZIO

HERNANI

UZTAILAK 31 

11:00, Trikitilariak. Elaia Diaz eta Eider Garro

11:30, Lore eskaintza 

11:45, Omenaldia 

12:00, Meza 

13:00, Herri kirolak: Kimez Attola, Oihana Fernandez De Barrena, Aiert Paolla, Andoni Anatx, Igoin Pikabea, Malen Barrenetxea, Iraitz Arruti eta Andoni Saizar. 

Jarraian, bertso saioa, Aitor Mendiluzerekin eta Jexux Mari Irazurekin. 

14:30 Herri bazkaria Elutxetan Enkargatzeko 676 558 696 

Amaitzeko, bertsolariak eta trikitilariak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!