'Kaixo!' aldizkariaren 62. zenbakia argitaratu du Amher elkarteak

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 23a, 00:00

Jaialdi Gastronomikoa antolatu zuten ekainean.

Urtearen lehen erdian egin dituzten aldarrikapen eta aisialdi ekintzei buruzko testuak argitaratu dituzte.

Kalean da jada 'Kaixo!' aldizkariaren 62. alea. Amher SOS Arrazakeria elkarteak argitaratu du ale berria, urte honetan egindako ekitaldi eta egitasmoen berri emateko: «Urtearen lehen erdian, aldarrikapen, aisialdi, prestakuntza, topaketak eta abarreko ekintza ugari egin ditugu; Jaialdi Gastronomikoa, San Joanak, nazionalidadeari, atzerritasunari eta ikasketen homologazioari buruzko hitzaldiak...». Gai guzti horiei buruz idazteaz gain, hemendik aurrera egingo dituzten jarduerei buruzko informazioa ere elkarbanatu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!