Zabalik dago Hernaniko Kiroldegiko ikastaroetan izena emateko epea

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 22a, 00:00

Zabalik dago jada 2023-2024 ikasturterako kiroldegiko ikastaroetan izena emateko epea. Urteroko modura, ikasturte osoko ikastaroak edo hiru hilabetekoak hautatu ahal izango dira, fitness aretoetan edo igerilekuan egitekoak. Guztira, 40 ikastaro baino gehiago eskainiko ditu Hernaniko Kiroldegiak, eta pertsona bakoitzak eskaera bakarra egin dezake. Izena emateko epea irailaren 10ean itxiko dute, eta kiroldegian bertan edo www.kirola.hernani.eus webgunearen bidez apuntatu daiteke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!