Ekitaldi jendetsua egin zuen EH Bilduk

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 22a, 00:00

Maddalen Iriarte, Maialen Urzelai eta Xabier Lertxundi, ekitaldian.

Xabier Lertxundi, Maddalen Iriarte eta Maialen Urzelai izan ziren hizlariak ostegun arratsaldeko ekitaldian.

Ekitaldi jendetsua egin zuen EH Bilduk, pasa den ostegunean, Tilosetan. Xabier Lertxundi, Maddalen Iriarte eta Maialen Urzelai izan ziren hizlariak. 

Lertxundik gidatu zuen ekitaldia, eta alkateak nabarmendu zuen «erabakigarriak» izango direla biharko hauteskundeak. Ideia horri azken urteetan «egindako lorpenak» gehitu zizkion Iriartek, eta «gehiago eta hobeto» egiteko konpromisoa hartu zuen. Azkenik, Urzelaik EH Bilduren «fidagarritasunean» jarri zuen azpimarra: «Esaten duguna egiten dugu eta egiten duguna esaten dugu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!