Dantza saioekin eta emanaldiekin amaitu zituzten Udaleku Irekiak

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 22a, 00:00

Gustura aritu ziren haur eta gaztetxoak emanaldiak prestatzen.

Astelehenetik aurrera tristeagoak eta isilagoak izango dira Hernaniko kaleak. Ur festa, altxorraren bila, begirale bila... mota guztietako ekintzak egin dituzte aurtengo Udaleku Irekietan; baina hasten den edozeri iristen zaio bukaera.

Atzokoa izan zen Hernaniko haur eta gaztetxoentzat Udaleku Irekietako azken eguna. Festa giroan agurtu zuten taldea, dantza saioekin eta askotariko emanaldiekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!