Omenduak eta Kaxko Elkarteko kideak, eskertuta

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 21a, 00:00

Omendutako pertsonen argazkia.

Giro ederrean pasa dituzte Karmengo Jaiak, eta Kaxko Elkartetik eskerrak eman dizkiete parte hartu dutenei.

Egun berezia izan zen igandekoa Kaxkoko bizilagunentzat. Festa giroa nagusitu zen ekitaldi guztietan, eta Maitere Goñik ondo gordeta dauka dagoeneko alkate makila. Gainontzeko omenduak Marijo Sainz Puente (Ilargi arropa denda); Mitxelo Armenteros Prieto (Pitxitxulo denda) eta txistulari taldeko Patxi Apezetxea Agirre, Ruth Martin Apecechea, Jesús Mari Gutiérrez Mitxelena, Garbiñe Tijero Azkue, Ramón Iriarte Otamendi, Eva Igarriz Izeta eta Joseba San Sebastián Gorostidi izan ziren.

Horiez gain, ekitaldi publikotik kanpo, Segundo Alejos ere omendu zuten. Palentziako herri txiki batetik Hernanira etorri zen umetan, eta lan haundia egin du herriko ekimenetan; kirol munduan eta Axeri Dantzan, besteak beste.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!