11 Urdina

Fanny Alonso eta Maialen Porroy. 2023ko uzt. 21a, 00:00

Argazkia: @idophotographyart

Urdin zerutarra, Jazinto urdina, urdin primarioa, Europa urdina, urdin kobaltoa... 111 urdin tono desberdin ezagutzen dira, eta ikerketen arabera, gure sentimendu eta arrazoian koloreek eragiten dutenari arreta jarriz, urdinari dagokionez, ez da aurkitu gugan erreakzio negatiboa eragiten duen tonurik. Gure subkontzientean harmonia, adiskidetasuna, lasaitasuna eta konfiantza bezalako gaiekin erlazionatzen da. Hain bestekoa da sentsazio positibo inkontziente hau, gizonen 46% eta emakumeen 44%-ren kolore gogokoena dela.

Urdina hainbat tokitan aurkitzen dugu gure bizitzan: autoetan, arropan, gure etxeko paretetan... Baina itsasoan eta zeruan batez ere. Gure eguneroko paisaien zati handia kolore honetaz margotuz elementu lasai eta baretuetan agertzen da, beti bertan dauden gauzetan.

Kolore Jainkotiarra dela ere diote. Historikoki, erlijioak garrantzi handia izan du heziketan eta gizartearen antolakuntza lantzeko. Beraz, nahi gabe betidanik, era batera edo bestera, gertu izan dugun beste arlo batean agertzen da. Zerura (urdina) bagoaz pertsona onak izan garelako da, eta infernura (gorria) guztiz kontrakoa adierazten digu. Kolore primarioak begiratzen baditugu ere, urdina da hirutako bat. Hortaz, neurri handiago batean edo txikiago batean, urdin pintzeladak aurkitu ditzakegu gure begiekin ikusten ditugun ia kolore guztietan, nahiz eta ez nabaritu lehen begirada batean. Pigmentu hauek, pinturaren elementu garrantzitsuenetako bat dira.

Iraganean gehien lantzen zen tonua zen urdina arroparen gainean. Argiarekiko iraunkorra den kolorea da, eta tintatzeko erraza gainera. Indigo kolorea da gehien erabiltzen dena (landare batetik datorren pigmentua).
Beraz, betidanik, urdina bizitzan askotan dugu aurrean: lan eta eguneroko arropatan, naturako elementuetan, animalietan, supermerkatuko produktu anitzetan... 111 urdin tono daude!Zure inguruan orain dituzun elementu urdinak ikustera gonbidatzen zaitugu, eta hauek begiratzerakoan zure lehen sentimendu eta pentsamenduak aztertzera ere.

 

Fanny Alonso eta Maialen Porroy.
KOTOI.
instagram: @_ _kotoi_ _

 

Hernaniko Elkarlan Sorgunea
Iturola.eus
Florida Auzoa,28 - 20120 Hernani

Talleres Mitxelenak babestutako atala

Eziago Poligonoa, 21
Zikuñaga Auzoa, Hernani
www.talleresmitxelena.eus

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!