Zabalik dago Kaniudalekuetan apuntatzeko epea, abuztuaren 6ra arte

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 20a, 00:00

Arriatxun egingo ditu Kaniudalekuak Kanika Aisialdi Taldeak, abuztuaren 21etik 25era. Zabalik dago jada izena emateko epea, eta abuztuaren 6ra arte mantenduko dute zabalik. Udalekura joateko 100 euro ordaindu beharko dira, 90 euro anai arreben kasuan. Kanikatik adierazi dute kantitateei aurre egiteko arazoa dutenek haiekin harremanetan jartzeko aukera dutela. Izena kanika.aisia@gmail.com emailera idatzita edo 623 01 69 05 mugikorrera idatzita eman daiteke. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!