Sestaon eta Astilleron lehiatuko da 'Maialen'

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 20a, 00:00

'Maialen' traineruko arraunlariak, aurkezpen egunean.

Portugaleten egindako lanari jarraipena eman nahi diote Hernaniko arraunlariek, pixkanaka gora egiteko.

Denboraldi betean daude arraunlariak, eta bi estropada izango dituzte asteburu honetan 'Maialen' traineruko kideek. Lehenengoa larunbatean izango da, Sestaon, goizeko 11:00etan; 2.778 metroko proba osatu beharko dute Bizkaiko estropadan. Bigarrena, berriz, Astilleron izango da, igandean, goizeko 10:00etan; XXIX. Astilleroko Bandera.

 

Portugaleten egindako lanarekin, gustura

Aurreko igandean Portugaleteko XLI. Banderan aritu ziren hernaniarrak, eta emaitza borobiltzea lortu ez zuten arren, arraunlarien bilakaerarekin pozik agertu zen Asier Ocon entrenatzailea: «Sailkapenean aurretik ditugun traineruetara hurbiltzen ari gara. Hala ere, ondo egindako lana errematatzea falta zaigu. Pozik gaude, gaztetasunak eragiten du, baina estropadaz eztropada ikasten ari dira, eta paladaz palada gorantz egin nahi dute».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!