'Berriro Egingo Dugu' lelopean, ekitaldia antolatu du Hernaniko EH Bilduk bihar arratsaldean. 19:00etan jarri dute hitzordua Tilosetan, eta bertan izango dira Maddalen Iriarte Okiñena, Gipuzkoako Foru Aldundiko EH Bilduren bozeramailea, eta Maddalen Urzelai Azpiazu, Diputatuen Kongresurako Gipuzkoako hirugarren zerrendakidea. Ekitaldia Hernaniko alkateak, Xabier Lertxundi Asteasuinzarrak, gidatuko du. Hizketaldia amaitzen denean, merienda egingo dute Garin Herriko Tabernaren kanpoaldean.