Alain Agirrek eta Aitzol Apalantzak garaipena lortu zuten Eskoriatzan

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 19a, 00:00

Ford Fiesta Rally2 kotxearekin lehiatu zuten Agirrek eta Apalantzak.

8 kilometroko ibilbide bat lau aldiz egin behar izan zuten, eta hirutan lortu zuten denborarik onena. 

Pasa den larunbatean jokatu zuten Eskoriatzan II. Eskoriatzako Rallysprint lasterketa. Guztira 55 autok hartu zuten parte, eta guztietan azkarrena Alain Agirre hernaniarrarena eta Aitzol Apalantzarena izan zen. Ford Fiesta Rally2 kotxearekin lehiatu zuten, eta sekulako erakustaldia eman zuten. 

Lasterketan 8 kilometroko ibilbidea lau aldiz egin behar zuten parte hartzaileek, eta lehenengo txandaz gain, denbora onena eskuratu zuten Agirrek eta Apalantzak gainontzeko txandetan. Bigarren postuan Joni Agirre eta Arantzazu Araneta geratu ziren, BMW M3 batekin; eta hirugarren postuan Joseba Frutos eta Urtzi Kortazar, Renault Clio Sport batekin. 

Larunbateko txapelketa irabazita, puntuak pilatu dituzte Agirrek eta Apalantzak Euskadiko Rallysprint txapelketarako. Denboraldi bikaina osatzen ari da kopiloto hernaniarra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!