Potemkin Taldeak antolatuta, bi zinema saio izango dira ostiralean eta larunbatean Goiz Eguzkin. Gaueko 22:30etan hasiko dira zinema saioak, eta bi pelikula ikusteko aukera izango da; biak jatorrizko edizioan. Ostiralean '¿Telefono Rojo? Volamos hacia Moscú' pelikula jarriko dute, kontzientziak esnatzeko moduko komedia da. Larunbatean, berriz, 'El Agente topo' pelikula izango da ikusgai, zahartzaroari buruzko erretratu ludiko eta dibertigarria egiten duen filma.