Irekita dago jada Portu eta Karabel auzoak lotzen dituen bidea

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 19a, 00:00

Martxoaren amaieran hasi zituzten Portu eta Karabel auzoak trenbidearen ondotik lotzeko obrak, eta jada erabilgarri dago bide berria. 300 metroko luzera eta 3 metroko zabalera du, eta «bide argitsua» izango dela nabarmendu dute Hernaniko Udaletik. Tren estazio berria martxan jarri zenetik moztuta geratu zen bi auzoak elkartzen zituen bidexka, eta behar horri erantzuten dio amaitu berri den proiektuak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!