Manifestazioa gaur, Karabelgo gasolindegitik abiatuta

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 18a, 00:00

Hondarribiko Udalean lorezaintza zerbitzua eskaintzen du Elai enpresak. Bertako 8 langilek 68 egun daramatzate greban, hitzarmen propioa lortzeko borrokan. Gatazka luzerako doala adierazi dute greban dauden langileek, eta hori salatzeko, zenbait kolektiboren babesarekin, manifestazioa antolatu dute. Goizeko 11:00etan izango da, Karabelgo gasolindegitik Akarregi poligonoan enpresak duen egoitzara: «Bat egin langileon borrokarekin, amai dezagun diru publikoarekin aberasten ari diren enpresa pribatuekin!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!