Arropa eta oinetakoen bigarren eskuko azoka, Amherren eskutik

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 18a, 00:00

Gaur goizerako bigarren eskuko azoka antolatu du Amher Sos Arrazakeria elkarteak, Kulturarteko Plaza Feminista eta Iturola artean dagoen plazatxoan. Goizeko 10:30etan irekiko dute azoka, eta hiru orduz izango dute herritarrek postuz postu ibiltzeko aukera. Bigarren eskuko azoka hau doakoa dela jakinarazi du Amherrek eta gerturatzeko deia egin die herritarrei: «Azoka txikia izango da, bertan eskuragai izango dituzue arropa eta oinetakoak, besteak beste; beraz, animatu eta etorri bigarren eskuko azokara».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!