Salgai daude Nagusien Eguneko bazkari-txartelak

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 18a, 00:00

Abuztuan bulegoak itxiko dituztenez, gaurtik uztailaren 28ra eta irailaren 4tik 18ra eskuratu daitezke.

Urriaren 1ean ospatuko dute Nagusien Eguna Goiz Eguzki jubilatuen etxeko kideek. Ospakizuna borobiltzeko bazkari herrikoia egingo dute Atsegindegin, eta txartelak jada salgai daude. Abuztuan Zentroa irekita mantenduko dute, baina bulegoak itxita egongo dira; hortaz, gaurtik uztailaren 28ra eta irailaren 4tik 18ra erosi ahal izango dira bazkarira joateko txartelak. Parte hartzeko ezinbestekoa izango da Goiz Eguzkiko txartela aurkeztea eta urteko kuota ordainduta izatea. Hala, pertsona bakoitzari 20 euro kobratuko zaizkio zuzenean kontu korrontetik, eta Goiz Eguzkik ordainduko ditu hortik gorako gastu guztiak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!