Arropa eta oinetako azoka Amherrek, bihar

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 17a, 00:00

Goizeko 10:30etatik 13:30etara izango da bigarren eskuko azoka, Florida 28 plazan.

Bihar goizerako, bigarren eskuko azoka antolatu du Amher Sos Arrazakera elkarteak, Kulturarteko Plaza Feminista eta Iturola artean dagoen plazatxoan. Goizeko 10:30etan emango zaio hasiera azokari, eta hiru orduz izango dute herritarrek postuz postu ibiltzeko aukera. Bigarren eskuko azoka hau, doakoa dela jakinarazi du Amherrek eta gerturatzeko deia egin diete herritarrei: «azoka txikia izango da, bertan eskuragai izango duzue arropa eta oinetakoak, besteak beste. Beraz, animatu eta etorri bigarren eskuko azokara».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!