Hauteskunde orokorretan bozkatzeko deia luzatu die herritarrei, Podemosek

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 17a, 00:00

Talde morea kezkatuta agertu da: «eskuineko alderdia beste autonomia erkidego batzuetako gobernuak osatzen ari da».

Uztailaren 23ko hauteskunde orokorrak direla eta Elkarrekin-Podemosek larrituta, ondorengoa adierazi du: «duela ez asko, legealdi bat esan daiteke, hain ezaguna den esaldi hori entzuten hasi ginen 'ultraeskuindarra badator'. Eta gaur egun, ultraeskuina gainean daukagu».

Horregatik, hauteskunde orokorren garrantzia azpimarratu nahi izan du talde moreak: «pertsona batzuek uste dute hauteskunde orokorrek ez dutela gugan eraginik, 'Hernanin' gaude!' diote askok. Baina gure ustetan, Espainiar estatuan gertatzen denak zuzenean eragina izango du gugan». 

Era berean, Madrilgo koalizio gobernuak ezkerreko gainerako taldeen babesarekin lortutako gauzak ekarri nahi izan ditu gogora Podemosek: «lortu da etxebizitza legea, SMIaren igoera, lan erreforma, pandemian zehar Erteak martxan jartzea, trans legea, eutanasia legea, 'Solo si es si' lege hain polemikoa, kultura bonua, treneko deskontuak eta abar». Hala ere, Podemosek aitortu du hobeto egin zitezkeen legeak edota neurriak egon litezkeela: «pentsioak 1080 eurora igotzea adibidez, pentsiodunek bereziki gizarteak oro har eskatzen duen bezala, baina perfekzioa ez da existitzen eta oraindik asko dago egiteko».

Horregatik talde moreak bozkatzera gonbidatu ditu herritarrak: «uztailaren 23an gure ardura izango da eskubideak mantentzea eta aurrera egitea, bozkatu egin behar da eta ezkerra bozkatu behar da. Bazirudien ultraeskuina ez zela inoiz gure etxera iritsiko, eta hori ez da horrela, oraingoz Araban sartu da. Haserrearazten gaitu eskuineko alderdiak (PP eta VOX) beste autonomia erkidego batzuetako gobernuak osatzen ari direla ikusteak, eta Euskadi ez da uharte bat. Izututa ikusten ari gara hainbat zinegotziak nola ezabatzen dituzten, hala nola, Berdintasuna, kultura, hezkuntza; eskubideak eta askatasunak suntsitzen».

Amaitzeko, ondorengoa nabarmendu du: «uztailaren 24an gerta daitekeena, ezkerra mobilizatzea lortzen ez badugu, denboran atzera egitea izango da, frankismo garaira itzultzea, eta bizi izan duenak jakingo du zertaz ari garen. Uztailaren 23an, beraz, bozkatu ezkerra».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!