Barrenetxea IVa eta Juanenea, Jai Alai Summer Season txapelketako irabazleak

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 17a, 00:00

Juaneneak eta Barrenetxea IVak lortu zuten garaipena larunbatean.

Larrañaga eta Azpiroz izan zituzten aurkari; eta 0-2ko garaipena lortu zuten.

Larunbat gauean jokatu zen Summer Season txapelketa, eta dagoeneko baditu iragazleak: Barrenetxea IV eta Juanenea. Bikote garaileak Azpiroz eta Larrañaga izan zuten aurkari, eta 0-2eko garaipena lortu zuten; 13-15 eta 14-15eko partzial parekatuekin. 

Gorriek ez zuten asmatu bi setak ixten; eta 13-9 eta 14-15 irabazten joan ondoren, 0-6 eta 0-5eko bi takadek porrotera kondenatu zituzten. Bi setak oso antzekoak izan ziren. Urdinak 3-6 eta 3-7 irabazten hasi ziren, baina gorriek buelta eman zioten markagailuari, aurkariak baino seguruago zeudelako. Horrela, Azpiroz eta Larrañaga bi setak irabaztera hurbildu ziren, bederatzina berdinduz eta 13-9 eta 14-10 markagailuan ihes eginez.
Bigarren seta lehenengoaren kalko bat izan zen. Azpirozek ez zuen akatsik egin, baina Barrenetxeak protagonismo handiagoa izan zuen tantorik onenak eginez. Horrela, urdinak 3-7 aurreratu ziren. Gorriek erreakzionatu zuten; Larrañagaren bi tantorekin saketik, eta Barrenetxearen zenbait huts eginez. Buelta eman zioten markagailuari 14-9 aurretik jartzeko. Azkenean, Juaneneak, ordura arte bigarren setean apur bat itzaliago egon zenak, oso ondo atera zuen eta azken pilotakada batek garaipena eman zien Barrenetxeari eta Juaneneari. 

Aiestaranek eta Goikoetxeak, porrota

Aiestaran hernaniarrak ere finala jokatu zuen larunbat gauean, Goikoetxearekin batera, baina ez zuten garaipenik lortu. B txapelketa berdinketa hausteko setean erabaki behar izan zen eta hor, Zaldua II.a eta Eskudero, Goikoetxea eta Aiestaran baino hobeto aritu ziren. Azpimarratzekoa da, Zaldua II.a nabarmendu zela B txapelketako norgehiagokan. Zalua IIk eta Eskuderok lortu zuten, beraz, B txapelketako txapela. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!