San Inazio egunerako bazkariko tiketak, salgai

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 16a, 00:00

Elutxetan izango da herri bazkaria eta tiketak enkargatzeko 676 558 696ra deitu behar da.

Ate joka ditugu Santa Barbarako San Inazio jaiak, eta urtero moduan egitarau oparoa prestatu dute, tartean herri bazkaria antolatuz, Elutxetan. Eguerdiko 14:30etan hasiko da bazkaria, eta bertaratzeko izena ematea beharrezkoa dela azaldu dute antolatzaileek, beraz, bertaratu nahi duen orok 676 558 696 zenbakira deitu beharko du. Bazkariaren prezioa 27 eurokoa da eta prezioa sartzen dira ondorengoak: fritonak, bakailu tortilla, entsalada, kostilla, gazta, intsaurrak, eta kafea. Bertsolari eta trikitilaririk ez da faltako noski. San Inazio jaietako egitarau osoa aurrerago izango da irakurgai, Kronikan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!